A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z #

HERTZAINAK lyrics : "Aitormena"

Ez dira betiko garai onenak
azken finean gizaki hutsak gara
Barearen ostean dator ekaitza

Udaberri berririk ez guretzat
Denborak aurrera etengabian
ta orain ezin eutsi izan giñana

rutinaren morroiak bihurtu gara
laztana lehen baino
lehen aska gaitzetan.


Ohartu gabe arrunt bilakatuta
Ohartu gabe heldu gara mugara

Mundua jautsi zaigu gainera
maitia lehen baino
lehen aska gaitzetan.


Ez dakigu non dagoen hoberena
Bila dezagun beste lekuetan

Ba, zin dagizut ez dizudala
inoiz gezurrik esan eta
zaude zihur ezin izango

zaitudala ahaztu inoiz
aitortzen dut izan zarela
ene bizitzaren onena

baina orain, maitia lehen baino
lehen aska gaitzetan.



Submit Corrections