A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z #

BERRI TXARRAK FEAT MATT SHARP lyrics : "FAQ"

Neurtu al duzu inoiz
nahi duzuna eta behar duzunaren tarteko distantzia?
Egin al duzu hori laburtzeko behar zen guzti-guztia?


Inoiz, inoiz?


Aurkitu al duzu inoiz esan gabekoen hondakinetan
bilatzen zenuena?
Isiltasunaren forma ezberdinak hitz higatuetan


Kalkulatu al duzu aukerak dakarren galera horren neurria?
Ta inoiz gogoratzen zara norabidea aldarazi zizun berriaz?

Ta inoiz eman ote duzu urrats ergelen bat ondorioak doitu gabe?
Ta inoiz utzi al dituzu esaera zaharrak bere horretan zahartzen?


Inoiz ihes egitea ezinbestekoa balitz
norantz bota lehenengo pausoa?


Ta kalkulatu al duzu aukerak dakarren galera horren neurria?
Ta inoiz gogoratzen zara norabidea aldarazi zizun berriaz?
Ta inoiz galdetu al duzu nora joan daitekeen betiko galdu den denbora?


Inoiz erre zintuen su horrek berak
argitu zizun jarraitzeko bidea

ibili, erori eta altxatzearen oinarrizko legea

Ikastearen dema ala dema bera irakaspen, ber gauza dira


Submit Corrections